Santa Ageda bezperan kantuan ariko dira
Xenpelar Bertso Eskolatik adierazi dute kantuan irtengo direla ostiralean. 18:00etan ekingo diote Arkaitza tabernatik.
Xenpelar Bertso Eskolako kideek adierazi dute udalak Santa Ageda bezperan abesten ateratzeko aukera eman diela. Hortaz, ostiralean, hilak 4, eta AEK-koekin batera, kantuan irtengo dira arratsaldeko 18:00etan Zumardiko Arkaitza tabernatik herria Santa Agedako abestiez betetzeko.