Gazte martxa egingo dute hilaren 12an, 'Joanes etxera!' dinamikaren barruan
Done Eztebe plazatik abiatuko da gazte martxa, eta Sorondon geldialdia egingo dute, hamaiketakoa eta kultur ekitaldia egiteko asmoarekin.
Oiartzungo Sare Joanes etxera! dinamika aurrera eramaten ari da, Joanes Larretxea presoaren etxeratzea eskatzeko. 11 urte daramatza espetxean.
Hilaren 12rako —datorren larunbatean—, gazte martxa antolatu dute. 09:00etan aterako dira, Done Eztebe plazatik, eta Sorondoko bidea hartuko dute. Izan ere, 11:00etan geldialdia egingo dute bertan, hamaiketakoa jan eta kultur ekitaldiarekin gozatzeko.
Oihan Astigarraga eta Ekaitz Guridik saioa eskainiko dute. Ondoren, abiapuntuan bukatuko dute gazte martxa.