Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Herria lotara

Aitor Salaberria Oiartzabal
Lezo
2022/02/03

Lepoa luze-luze egin, begirada ahalik eta gehien altxa, eta hala ere ez duzu imajinatu ere egiten ingurukoen handitasuna. Erraldoiz inguratuta gaude, eta noiz edo noiz onartu beharko dugu. Haien aldean huskeria gara, duintasunez bizitzen saiatu arren. Ez gara alferrik bizi Gipuzkoako metropolirik handienean. Alde batetik Donostia, eta haren 188.240 biztanle. Bestetik, Irun, eta 62.910 irundar. Erdian, Oiartzualdea, zeinetan nabarmen lezoarrak baikaren guztietan eskasen. Pasaiak (16.015), Oiartzunek (10.309) eta Oreretak (39.540) aspaldi irentsi gintuzten, eta haien artean ezgauz hutsak garela dirudi, ez dugula ezta Instagrameko 24h-ko istorio iragankor bat osatzeko ere balio. Behar bezala jantzita, ordea, herri bizi izan gaitezke.

Konparazio baterako, zazpi mila biztanlerekin, Altsasu nagusi da Sakanan: kultur ekitaldietan erreferente, zerbitzuen erdigune eta eskualdeko zeregin guztien babesleku. Altsasuarrek ez diete gainerako euskaldunei azaldu behar Altsasu non dagoen. Lezokoek, aldiz, harro adieraztean sorterria, nahitaez jo behar izaten dugu inguruko hiri pusken zerrenda errezitatzera nongoak garen aditzera emateko. Baina, zer falta du, orduan, Lezok?

Zerbitzuen gabezia ez, ganorazko zerbitzuen alde makina bat borroka egin baita azken urteetan. Guztiak, jakina, herria lo egiteko parada huts bihur ez dadin. Osasun zentroa, musika eskola, kirol eskaintza, adinekoen zentroa, ikastetxeak, harategiak, fruta dendak, dentistak… Ez dirudi ezer falta denik, ezta?

Euskal Herriko beste txokoetan ere antzera omen dabiltza. Gaindegiak berak ohartarazi zuen hiriburuen eraginpeko herrien hazkundeaz Iruñerrian, Bilbo Handian eta Baionan. Hiriburuen eremu funtzionalak gero eta indartsuagoak dira, landa eremuen kaltetan, eta hazkunde hori garesti ordain dezakete bai hustutako herrixkek, bai bat-batean hazitako herri txikiek.

Lezo, besteak beste, bigarren multzokoa da. Inguruko hiritar ugarik hautatzen du bizitzeko, nahiz eta gero hemendik kanpo egin bizitza. Hala, sei mila biztanletik gorako herri koxkorra izan arren, praktikan horietako asko lotarako baizik ez dira izaten bertan. Lotarako eta botoa emateko. Hautes mahaietako ilarak ikusi besterik ez da egin behar jakiteko zenbat jende bizi den Lezon, lezoar izan gabe.

Karta joko batean «herria lotara» esan, eta otsoak ehizan ibiltzen dira inor ohartzen ez den bitartean. Lezon ere, loak hartzen badugu, harrapakaririk ez da faltako. Ezin dugu herria tokiz aldatu, ezin ditugu garraiobideak desagerrarazi hiriguneetara eraman ez gaitzaten, baina bai saiatu herriko bizia indartzen, Lezoko guztiak lezoar izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.