Lezoko taldeen zazpi partida, asteburuan Bekoerrotan eta Plazetan

Allerruren bi talde nagusiek etxean dituzte partidak, baita areto futboleko bi taldeek ere. Munttarperen gizonen taldea, Bekoerrotan bihar.

Jaixkiko jokalariak, artxiboko irudian.

Asteburuarekin batera, kirol taldeen lehiarako txanda. Asteburu honetan orotara hamabost norgehiagokatan parte hartuko dute Lezoko taldeek, eta horietatik zazpi Plazeta futbol zelaian nahiz Bekoerrota kiroldegian izango dira.

Jarraian, horiek non eta noiz diren.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Añorga, bihar (larunbata) 16:15ean Plazetan.

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Allerru-Intxaurdi, bihar (larunbata) 18:30ean Plazetan.

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea

  • Soraluze-Allerru, etzi (igandea) 12:00etan Soraluzeko Ezozia zelaian.

Neska kadeteak, Txapeldunen Fasea

  • Danena-Allerru, bihar (larunbata) 11:15ean Zizurkilgo Elbarrena zelaian.

Mutil kadeteak, Kopa

  • Allerru-Hondarribia, bihar (larunbata) 11:15ean Plazetan.

Mutilen Haur Maila

  • Pasaia-Allerru A, bihar (larunbata) 11:15ean Don Boscoko Jesus Mari Zamora zelaian.
  • Allerru B-Arrupe Chaminade, bihar (larunbata) 1100etan Plazetan.

Mutilak, alebinak

  • Trintxerpe-Allerru, etzi (igandea) 12:00etan Pasaiako Trintxerren.

ESKUBALOIA

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Partida atzeratu dute.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Urola-Munttarpe, etzi (igandea) 11:15ean Zumarragako Ispilla kiroldegian.

Neska kadeteak

  • Munttarpe-Legazpi, bihar (larunbata)  16:00etan Bekoerrotan.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu-Idiazabal, bihar (larunbata) 18:00etan Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Jaixki-Antiguo Futsal, bihar (larunbata) 20:00etan Bekoerrotan.

SASKIBALOIA

Emakumeen Junior Maila

  • Añorga-Kurkubi, bihar (larunbata) 20:00etan Donostiako Benta Berri kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.