Madalensoroko asteburuko partidak (2022-02-04)
Txostekoek lau partida jokatuko dituzte herriko pilotalekuan, Oiarpekoek bezain beste. Giriziaren pala txapelketan, zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte.
Oiarpeko pilotariek lau partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean, Madalensoron, 18:45ean hasita. Txostekoek, berriz, beste hainbeste norgehiagoka dituzte programatuta. Honakoa da beraien kartelera:
- Txost 2 – Gazteleku; Udaberri, larruzko paleta nagusiak.
- Txost 2 – Behar Zana; Joko Garbi Nagusiak, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa.
- Txost- Lagun artea; EH liga, larruzko paleta nagusiak.
- Txost 1 – Behar zana; Udaberri, larruzko paletak nagusiak.
Bestalde, Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketa irekiaren bosgarren jardunaldia jokatuko dute, bihar eta etzi artean. Guztira zortzi partida jokatuko dituzte, bi egunetan 08:15ean hasita.
Pala txapelketaren kartelera ikusteko, egin klik esteka honetan.