Urdaburuk argazki erakusketa bat antolatu du

Jon Unzueta Mendizale Elkarteko kideak 'Munduko paisaiak: Islandia neguan eta Jordania' argazki erakusketa aurkeztuko du otsailaren 17an elkartearen egoitzan, 19:30ean.

Erakusketako argazkietako bat.
Otsailaren 17an, osteguna, Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide den Jon Unzuetak ‘Munduko paisaiak: Islandia neguan eta Jordania’ argazki emanaldia aurkeztuko du elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23), arratsaldeko 19:30ean. Horrez gain, argazki erakusketa hori ikusgai egongo da mendizaleen egoitzan bertan astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.