Antzerki dosi bikoitza, igande arratsalderako
Xanti Agirrezabalaren 'Satiro' eta Jone Bengoaren 'Kabia' antzezlanak ikusteko aukera egongo da igandean. Sarrerak salgai daude txokolategian.
Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen ikasturteko egitarauarekin jarraituz, datorren igandean —hilak 13— bi antzezlan ikusteko aukera egongo da Oiartzunen.
Jone Bengoaren Kabia da taularatuko duten antzezlanetako bat, eta bestea, Xanti Agirrezabalaren Satiroa (behean ikus daitezke sinopsiak).
Ohi bezala, 19:00etan hasiko da saio bikoitza. Sarrerak aurretik eskura daitezke, txokolategian, 5 euroren truke.
Satiroa
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, arrosaren usainak arrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.
Elizak dio: gorputza erruduna da
Zientziak dio: gorputza makina bat da
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)
Nola aldatu da bizitza azkeneko 60 urteetan? Iragan hurbila urrundu egin al zaigu? Inguruko emakumeen ahotsak entzungo bagenitu, zer kontatuko lukete?
Vitoria-Gasteiz helmuga bezala izan zuten emakume ezberdinen ibilbideak deseginez gure iragan hurbilera bidaiatzen du pieza honek. Kabi bat inguruko materialekin eraikia den bezala, istorio hau bizi-esperientzia ezberdinez osatua dago. Bidai anitzen amaiera da Kabia, ahots ezberdinen etxea.
Ideia eta interpretazioa: Jone Bengoa.
Zuzendaritza: Hannah Wheelan, Marina Suarez.
Testuak: Jone Bengoa.
Kolaboratzaileak: Gazte Sortzaileak, TAE antzerki eskola, Baratza Aretoa.
Eskerrak: Euren istorioa nirekin konpartitu duten emakume guztiei.