"Ardurak hartzeko jende faltagatik", Piztu Lezok ez ditu inauteriak antolatuko

Sare sozialen bidez taldeak jakinarazi duenez, aurten ez dituzte inauteriekin harremana duten ekitaldiak eta jarduerak antolatuko.

Mezu garbi bezain kezkagarria zabaldu du Piztu Lezok sare sozialen bidez. Inauteriak antolatzeko lanak ez hartzea erabaki du eragileak. Beraz, hutsune nabarmena aurten Lezoko inauterietan.

Euren barnera begirako mezua izan da Piztu Lezorena, herriko gazteei zuzendua, eta jaia antolatzeko orduan haiei zuzenean ez dagozkien faktoreak errefusatu egin dituzte, garbi utziz zergatik ez dituzten antolatuko inauteriak: “Pandemiagatik? Ez. Urkullugatik? Ez. Alkateagatik? Ez. Zergatik? Ardurak hartzeko jende faltagatik, iniziatiba faltagatik eta beste hainbat hutsunerengatik”.

“Besterik gabe, gora Trapujale”, adierazi dute agiriaren bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.