Jaizkibelera mendi irteera antolatu du Antxoko Topaguneak
Datorren iganderako (hilak 13) egin dute plana. 'Gaudenak gaude. Ez gaude denak' lelopean hartuko dute martxa Gure Zumarditik.
Antxoko Gure Zumarditik abiatuko den paseo erraz batekin helduko dira Jaizkibelgo antenetara. Pasai Antxoko Topaguneak mendi txangoa antolatu du datorren iganderako (hilak 13). Gure Zumarditik abiatuko dira 09:00etan, eta Jaizkibelgo antenetara igoko dira paseo erraz batekin: Antxotik Lezora, bertatik antenetara eta jaitsieran Donibanera, Antxora bueltatzeko azkenik.
Deialdi irekia Gaudenak gaude. Ez gaude denak lelopean egin dute, eta bizilagunei dei egin diete anima daitezen: “Zatoz, antxotar, gure bazterrak elkarrekin ezagutzera!”.
