Gobernu taldearen buruek adierazi dute 2015ean udalak zuen 2,9 milioi euroko zorra zeroan geldituko dela datorren hilabetean.
Obrak bukatutakoan, haur jolasentzako gunea, kirol anitzeko pista eta elkargune bio-osasungarria izango ditu plazak.
Chema Mediavillak sorturiko mapa hartuko da oinarri, probaren zati handiena hiri-eremuan gauzatuko delarik. Ostegunera arte inskriba daiteke.
Ezbehar arina izan du errenteriar batek etxean. Baina hura eskaileretatik jaisteko izan diren arazoen ondorioz, suhiltzaileen laguntza behar izan da.
Maddi Gutierrez eta Leire Murgialdayk eskainiko dute Jabekuntza Eskolaren baitako ikastaroa. Hilaren 14ra arte eman ahal izango da izena.
Hilabetea bukatu arte egongo dira zabalik Kultur Etxeko ateak material grafikoa kontsultatzeko. Iradokizunetarako kutxa bat ere jarriko dute.
Uliatik Azkuenerako irteera moztuta egongo da bihar goizean. Txandakako pasabidea gaituko dute artean, bertako bizilagun eta autobusentzat.
Udal-kudeaketa pandemia garaian hitzaldia antolatu du Elkarrekin Podemosek ostiralean Reina Arteoan, 18:30ean.
'Piztu euskalgintza' lelopean, euskalgintzak orain arte lortutakoei errepasoa emango die, eta aurrera begirakoak jorratuko dituzte.
Datorren iganderako (hilak 13) egin dute plana. 'Gaudenak gaude. Ez gaude denak' lelopean hartuko dute martxa Gure Zumarditik.