'Lodifobia gorpuzten' ikastaroan izena eman daiteke
Maddi Gutierrez eta Leire Murgialdayk eskainiko dute Jabekuntza Eskolaren baitako ikastaroa. Hilaren 14ra arte eman ahal izango da izena.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/02/20220104_111118.jpg)
Pasaiako emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren baitan Lodifobia gorpuzten izeneko ikastaroa eskainiko dute bost saiotan banatuta; astelehenetan izango dira guztiak, 18:00etatik 20:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Espazio Lunarra Gune Holistikoko kide Maddi Gutierrez eta Leire Murgialdayk eskainiko dute ikastaroa, gizartean lodifobiaren inguruko min eta indarkeriak elkarrekin identifikatu eta osatzeko helburuz. “Elkarrekin osatzeko (g)unea” eraiki nahi dute horrela, “balio iritzirik gabea konfiantzazko eremuan”.
Saioak hilaren 14 eta 28an, martxoaren 14 eta 28an, eta apirilaren 11n (astelehenak) izango dira, aipaturiko orduetan, alkateordetzan. Izena eman ahal izango da hilaren 14ra arte HAZ bulegoetan aurrez aurre, edota telematikoki Pasaiako Udalaren online atarian.