Kaputxinoetako biribilgunetik auzora sartzeko bidea itxita egongo da bihar
Margoketa lanak direla eta, auzora sartzeko eta irteteko bidea itxita egongo da goizean zehar.
Bihar, osteguna, Gi-636 errepideko biribilgunetik Kaputxinoetara sartzeko eta irteteko bidea itxita egongo da sarrera eta irteera adarretan egingo diren margoketa lanengatik. Lan horiek goizean zehar burutuko dira. Margoketa horiek duela bi aste egiteko aurreikusiak zeuden, baina ezin izan zituzten aurrera eraman eta bihar goizean egingo dira.