Landarbaso Trail, maiatzaren 8an
Izena emateko aukera otsailaren 20an zabalduko dute. 18 kilometroko mendiko lasterketaren bigarren ekitaldia izango da.
Landarbaso Trail mendiko lasterketaren 2022ko ekitaldiak badu eguna: maiatzaren 8a. Urdaburu Mendizale Taldeak antolatzen duen mendiko lasterketaren bigarren edizioa (2020koa eta 2021ekoa bertan behera geldituz iren, pandemiagatik) lehenaren zirkuitu berberarekin etorriko da Urdaburuko, Aldurako eta Aitzpitareko parajeak zeharkatuko dituelarik 18 kilometroan zehar (900 metroko desnibel positiboa).
Izena emateko epea hilaren 20an zabalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, Herrikrosa plataformaren webgunean. Aldi berean, saridunak lehen hiru emakumeak eta lehen hiru gizonak izango direla argitu dute. Gainera, parte hartzaile guztien artean egiteko zozketak iragarri dituzte.