Etapak Tolosaldean barrena murgilduko dira ibilbide zirkular bat egiteko. Lehena otsailaren 19an izango da, eta sei orduko ibilbide bat egingo dute Tolosa eta Berastegi artean. Izen emateak irekita daude.
Urdaburu Mendizale Elkarteak hamar etapako proiektu berri bat antolatu du, eta Tolosaldean barrena murgilduko dira ibilaldi zirkular bat egiteko. Egitasmoak otsailaren 19an, larunbata, izango du lehen etapa. Lehen etapa hori Tolosan hasi eta Berastegin bukatuko da sei orduko ibilbidea osatu ondoren, eta Uzturre, Urdelar eta Larreko gailurrak igaroko dituzte. Mendi irteera goizekoa izango da, bazkalorduan etxera itzultzeko, izan ere, COVID-19aren egoera dela eta, etaparen bukaeran bazkaltzeko lekua aurkitzeko zailtasunak izan dituzte elkarteko kideek.
Autobusa goizeko 07:30ean irtengo da Zumardiko autobus geltokitik, Panierren noranzkoan dagoena. Parte hartzeko, izena hiru modutara eman daiteke: Urdabururen egoitzan astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara; 943 52 78 79 telefonora dei eginez; edo hurrengo formularioa betez.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.