Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

[Bideoa] Antxoko topoaren lurperatze lanei buruzko detaileak

Apirilean ekingo diote Gure Zumardia zulatzeari; uztailean Azoka eraitsi eta plaza hesituko dute 2024ra arte. Ibaiondo ere hartuko dute.

150 lagun inguru elkartu ziren atzo arratsaldeko informazio saioan. Galdera ugari egon ziren aurkezpena bukatuta.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/02/10

Topo berriaren lurpeko geltokia egiteko Antxo hankaz gora jarriko duten obrek, eta horiekin etorriko diren eraisketa nahiz okupazioek, hautsak harrotu dituzte azken hilotan bizilagunen artean. Gaiarekiko interesa ageriko egin zuten atzo arratsaldean hainbatek, ehundik gora lagun elkartu baitziren Ibaiondo pilotalekuan, informazio egarti.

Aurreikusi bezala, Izaskun Gomez alkateak egin zuen lehen agurra eta hitza eman zien Euskal Trenbide Sareko (ETS) Plangintza eta Proiektu zuzendari Eneko Ugarte eta Eraikuntza zuzendari Antonio Lopezi. Hori egin aurretik, ordea, gai estrategiko batzuei buruzko argibideak eman zituen udalburuak:

  • Biaduktua trazadura berria martxan jarri eta jarraian eraitsiko dela berretsi zuen enegarren aldiz: “Merkantziak garraiatzeko saihesbide berria ez badago martxan lurperatze obrak bukatzean, udalak bere gain hartuko du kostua topo horiek Adifen burdinbidera lekualdatzeko”.
  • Biteri plazan eraikin berririk eraikiko ez dela ere argi utzi zuen, eta horrekin, Luzuriaga hartu zuen ahotan:
    • “Ekipamendu kultural bilakatuko dira bulego horiek, eta laster parte hartze prozesu bat abiaraziko da guztien artean azpiegituraren nondik-norakoak erabakitzeko”.
  • Azoka eraitsi aurretik bertako zerbitzuak behin-behinean lekualdatuko direla aditzera eman zuen, besteak beste, Luzuriagako etxe berrien behealdean dagoen lokal batera.

Hori esanda, ETSko arduradunek hartu zuten hitza. Ahotan harturiko gai nagusiak puntuka zehaztuko dira jarraian:

Zulaketa
Jakina denez, hasiak dira dagoeneko anbulatorioaren atzealdeko mendi magala zulatzeko lanak. Bertatik tunel bat egingo dute mendi azpitik, Altzatik datorren topoaren burdinbidera helduko dena. Zulo hori, beraz, ez da topoa igaro dadin izango, gerora sute kasuan larrialdietarako irteera bezala eta aireztapenerako erabiliko baita.

Tunelak 8 metroko zabalera izango du gutxi gorabehera, Gure Zumardi azpiko geltokira iristean 16 metrora zabalduko delarik, alboetako nasak (5 metro ingurukoa bakoitza) gehitu beharko baitzaizkio burdinbideari.

Geltokia
Geltokirako sarrera bi egongo dira: bat ohiko eskailera nahiz eskailera mekanikoen bidez, eta igogailu baten bitartez bigarrena. Lehen sarbidea ia Eskalantegi kalean egongo da,  gaur egungo haur parkea legokeen eremuan, gutxi gorabehera. Igogailua, aldiz, ia elizari itsatsita egongo da, plazako arkuen alboan.

Geltokiak bi solairu izango ditu: lehendabizikoan tiketak ateratzeko makinak eta sarrerako zerbitzuak egongo dira, eta bigarrenera jaitsi beharko da nasetara heldu eta topoa hartzeko. Eskailera bidez nahiz igogailutik egin ahal izango da jaitsiera.


Larrialdietarako irteera eta haizebideak
Zenbaitek larrialdietarako irteera (egungo Azokaren orubean egongo dena) eta haizebidearen (Ibaiondoko zabalgunean) kokapenekiko deserosotasuna ageriko egin zuten atzoko bilkuran.

Irteerarako etxola aisiarako gune irekia izatea aurreikusitako Azokaren plaza berrian eraiki beharko dute (egiturari buruzko detailerik ez dute eman, baina planoetan antzeman daitekeenaren arabera, alamedako zuhaitzak baina zertxobait altuagoa litzateke eraikina). Azpiegitura hori suterik edo antzeko larrialdirik balego soilik erabiliko da, ebakuazio bide gisa.

Zalantzati agertu ziren antxotarrak: “Beharrezkoa da tramankulu hori plazaren erdian kokatzea? Ezin da txokoren batera lekualdatu? Orube guztia hipotekatzen du”.

Ibaiondoko haizebideari dagokionez, burdin sare bat izango da hori, teknikarien arabera, espaloi baten antzeko altuera izango lukeena.


Okupazioa
Luzuriagako aparkalekuan 30-40 bat toki kendu dituzte obra etxolak, aldagelak eta bestelako langileentzako zerbitzuak kokatzeko. Automobilentzako plaza horiek Molinaora bidean, Luzuriaga eraikina pasata, ahalbidetu duten dituzten 45 leku berrirekin ordeztu nahi dituzte. Gune horren alboan, dagoeneko okupatuta dagoen anbulatorioaren atzeko espazioa ere erabili beharko dute, zulaketarako.

Hartuko duten gune garrantzitsuena Gure Zumardia da. Plaza hura izango da geltokia egiteko obra handiena jasango duena eta, beraz, denbora luzeen itxita egongo dena. Aurreikuspena egin dute: 2,5 edo 3 urtez egon beharko da hesituta gainazala; gero, estali eta behealdean jarraituko dute lanean, geltoki berria osatzeko.

Ibaiondoko zabalgune guztiari ere eragingo diote lurperatze obrek. Horren zergatia saihesbidea Molinao errekatik bideratzeak dakarren konplexutasunari zor zaio. Kanala behin-behinean desbideratu beharko da Ibaiondoko zabalgunerantz, eta bere ohiko kokalekura bueltatuko dute gero ur fluxua.

Epeak
Lanak 46 hilabetez luzatuko dira. Apiriletik aurrera Gure Zumardiaren lurpean dauden zerbitzuen (gasa, telefonia, saneamendua…) lekualdaketa egiten hasiko dira eta (plazaren alboetarantz), horretarako zorua zangatuz. Horrekin, eta zuloa egiten hasi ahal izateko, plaza gaineko altzariak ere kendu beharko dituzte.

Okupazio erreala Azoka eraistean gertatuko da: uztailean, bertan bizi direnen ikasturtea bukatzean, adierazi dutenez. Horren jarraian hasiko dira Gure Zumardia hesitu eta zulatzen, geltoki berria sortzeko. Egoera hori 2024 hasierara arte luzatuko da. “Alameda ez da okupatuta egongo obra guztian zehar”, argitu du Lopezek.

Geltokiak zehazki zenbat okupatuko duen grafikoki ikusi nahi duenak Gure Zumardira bertaratu besterik ez du egin behar, plazaren lurrean hainbat marka egin baitituzte dagoeneko, eta horiek lirateke, goiti-beheiti, geltokiaren ertzak. Puntu horretatik 1,5 metrora (etxeetarantz) ezarriko dituzte itxierak.

Lanak aldeetatik hasiko dituzte, Azokaruntz. Bestela esanda: Ibaiondoko magaletik eta Eskalantegitik ekingo diete zulaketei, eraitsiko duten eraikinera heltzeko azkenik.

Guzti horrek, jakina, trafikoan eragin zuzena izango du. Zenbait desbideraketa diseinatu dituzte behin-behinean udal teknikariek, ibilgailuak Antxora sartu eta bertatik atera daitezen.

Etxebizitzen ikuskapena
Berehala ekingo diote lanen ondorioz kaltetuta gerta liratekeen etxebizitza eta egituren ikuskapenari. Egungo kalteen “inbentario” antzeko bat egingo dute, lanak amaitzean bestelako afekziorik balego, lurperatzearen ondorio izan litekeen, edo ez, egiaztatzeko. Eraikin bakoitzeko etxebizitzetara bisita bana egingo dute ikuskatzaileek (dagoeneko kontratatuta dago zerbitzua).

Neurketa topografikoak egiteko zenbait gailu ere instalatuko dituzte zenbait etxebizitzen fatxadetan. Hartarako, bizilagun erkidegoari baimena eskatu beharko die lehendabizi ETSk.

Atzoko saioa, osorik, bideo honetan ikus daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.