2022/2/10

Pasaiako 'Korrika kulturala' ostegunean abiatuko da

Hilaren 17an 'Amari' dokumentala emango dute Txirrita AEKn, eta martxoan Onintza Enbeitak 'Izurritea' liburua aurkeztuko du Antxon.

[Bideoa] Antxoko topoaren lurperatze lanei buruzko detaileak

Apirilean ekingo diote Gure Zumardia zulatzeari; uztailean Azoka eraitsi eta plaza hesituko dute 2024ra arte. Ibaiondo ere hartuko dute.

atsolorra

2021ean jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko bilera, gaur zortzi

Atsolorra berreskuratu zenetik zazpigarren ekitaldia izango da. Maiatzean egingo diete harrera iaz jaiotako 73 haurrei.

Lezoko-Jaizkibel mendiko lasterketa: osagai gutxiagorekin, baina menua izugarri ona da

COVID-19aren kontrako neurriek nolabait baldintzatuta, baina indarrez dator Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren zortzigarren ekitaldia.

Ekonek enpresa bisitatu dute udalak eta eragile sozioekonomikoek

Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Talka Sareko ordezkariek Ekonek enpresa bisitatu zuten atzo. Ekonekek produktu likido eta oretsuak hauts edo granulu bihurtzen dituen lehortze enpresa da.

Mikel del Val
odol ematea oiartzun

Oiartzungo odol emaileek asteartean izango dute urteko lehen zita

Manuel Lekuona bibliotekan eman beharko dute odola. Aurretik zita hartu behar da, jende pilaketak saiheste aldera.

txost

Madalensoroko asteburuko partidak (2022-02-10)

Txosteko pilotariek hiru norgehiagoka jokatuko dituzte larunbat arratsaldean, eta Oiarpekoek bost. Pala txapelketako zortzi partida izango dira.

Odola emango dute datorren asteazkenean antxotarrek

Saioa, ohi bezala, barrutiko kultur etxean egingo dute. 16:30ean hasi eta 20:15a aldera helduko dira azken odol emaileak.

Galtzaraborda etorbideko trafikoa ohikora itzuliko da bihar

Esnabideko etxebizitza berrien ondoan 28 plazako aparkaleku publikoa egiteko lanak bukatu dituzte, beraz, kalea lehengora bueltatuko da.

peio goikoetxea oman

Peio Goikoetxea, Omango Tourreko podiumean

Eguneko ihesaldian sartu da oreretartutako ermuarra, eta hiru mendateetan pilatutako puntuei esker, mendiko sailkapenaren liderra da.

ihoteetako dantzak

Ihoteetako dantzak ikasiko dituzte larunbatean

Ekain Susperregik eta Peio Irigoienek erakutsiko dituzte dantzak. Abaraxka Ibiltariak eta Soinueneak antolatu dute elkarlanean.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-11)

Touringeko mutilek garaipena bilatuko dute Mutrikun lidergoan sendo mantentzeko. Ereintzako talde nagusiek puntuak Galtzarabordan geratu daitezen saiatuko dira. Ostiko bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko da bihar.

Mikel del Val

Itsas txakur bat hilda aurkitu dute Lezon, plastikozko poltsa bat buruan zuela

Lezo Herri Eskolaren inguruko errekastoan topatu dute hildako itsas txakurra.

inauterietako doinuak lartaun

Inauterietako doinuak joko dituzte txistulariek, igandean

Parrokian kontzertua emango dute Lartaungo txistulariek, Euskal Herriko festetan jotzen diren kantekin. Lehenago kalez kale ibiliko dira, Elizalden.

Herriko jolasguneen gaineko gogoeta egingo dute

Herriak dituen haur parkeen, eta horiek nolakoak izan beharko luketen hausnartuko dute hilaren 17ko hitzaldian, EH Bilduren ekimenez.

Gehiago