Inauterietako doinuak joko dituzte txistulariek, igandean

Parrokian kontzertua emango dute Lartaungo txistulariek, Euskal Herriko festetan jotzen diren kantekin. Lehenago kalez kale ibiliko dira, Elizalden.

inauterietako doinuak lartaun

Goizean kale buelta emango dute, eta gero joko dute parrokian.

Igande eguerdian, 12:45ean hasita, Lartaun Txistulari Taldeak kontzertua eskainiko du Done Eztebe elizan. Inauteriei eskainitako abestiak joko dituztela iragarri dute Lartaungo musikariek.

“Euskal Herriko herrietan festa hauetan jotzen diren hainbat doinu joko ditugu, gure herriko folklorearen aberastasunaren erakusle”, adierazi dute.

Txistu doinuak ez dituzte eliza barrura bakarrik eramango. Izan ere, goizetik Inauterietako zortzikoa joko dute Elizalde auzoan zehar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.