Galtzaraborda etorbideko trafikoa ohikora itzuliko da bihar
Esnabideko etxebizitza berrien ondoan 28 plazako aparkaleku publikoa egiteko lanak bukatu dituzte, beraz, kalea lehengora bueltatuko da.
Esnabideko etxebizitza berrien ondoan eraiki den aparkalekua bihar (ostirala) zabalduko dute. 28 plazakoa da, erabilera publikokoa. Hala, aparkalekua atontzeko egindako lanak bukatuta, Galtzaraborda etorbideko trafikoa ohikora itzuliko da bihartik bertan.
Beraz, Beraungo igerilekuetako autobus geltokia erabiltzeko aukera izango da, Urbanoaren eta Donostiara doan autobusaren geltokiak daude bertan. Bestalde, kale horretan kendu ziren aparkalekuak, berriz ere erabilgarri izango dira.