Itsas txakur bat hilda aurkitu dute Lezon, plastikozko poltsa bat buruan zuela
Lezo Herri Eskolaren inguruko errekastoan topatu dute hildako itsas txakurra.
HITZAren jarraitzaile lezoar batek hedabideari jakinarazi dio itsas txakur edo foka bat hilda agertu dela gaur goizean Lezo Herri Eskolaren ondoko errekastoan. Itxuraz, eta tamainaren arabera, gaztea zen foka, eta plastikozko poltsa bat zuen buruan.
