Herriko jolasguneen gaineko gogoeta egingo dute
Herriak dituen haur parkeen, eta horiek nolakoak izan beharko luketen hausnartuko dute hilaren 17ko hitzaldian, EH Bilduren ekimenez.
Txusma Azkonak emango du hitzaldia. Lezoko EH Bilduren ekimenez, herriko eta oro har haur parkeen gaineko gogoeta egiteko hitzaldia egingo dute herrian. Txusma Azkonak (Plisti-Plastako eta Oinherriko kidea da) sakonduko du gaian, hilaren 17an, Lezoko Ikastolan izango den solasaldian (19:00).
Koalizioko kideek hainbat galderari erantzuna eman nahi diete Azkonaren ekarpenaren bidez: “Herriko haur parkeak egokiak dira? Zein ezaugarri dituzte egungo parkeek? Lezoko parke guztiak berdinak al dira? Bestelakoak izan ote litezke?”. Galderak eginda, erantzunak hilaren 17ko hitzaldian.
