Odola emango dute datorren asteazkenean antxotarrek
Saioa, ohi bezala, barrutiko kultur etxean egingo dute. 16:30ean hasi eta 20:15a aldera helduko dira azken odol emaileak.
Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emateko saioa egingo dute, ohi bezala, Pasai Antxoko Kultur Etxean. 16:30ean hasiko dira lehen boluntarioak aretora bertaratzen, eta 20:15a aldera bukatuko da saioa.
Azken hileroko saioan (urtarrilean) 39 poltsa jaso ziren, horien artean bost odol emaile berrienak izan zirelarik. Jende gazteari elkartasun keinuari batzeko deia egin diete.