Astelehenean, 'Azukrea belazeetan' ipuin-bilduma solasgai Lekuonan

Inazio Mujikarekin 1987ko ipuin-bildumaz jarduteko aukera egongo da. Hitzordua arratsaldeko 19:00tan izango da, Lekuona Fabrikan.

Asteleheneko hitzordua Lekuona Fabrika Udal Bibliotekan finkatu dute, arratsaldeko 19:00etarako.

Datorren otsailaren 14an, astelehena, Inazio Mujika idazlea bertaratuko da Lekuona Fabrikara, haren 1987ko Azukrea belazeetan ipuin-bildumaz aritzeko. Solasaldia arratsaldeko 19:00etan finkatu dute.

Inazio Mujika Iraola 1963an jaio zen, Donostian. Editorea ogibidez, 1980. hamarkadatik narraziogintza jorratu du; ipuingintza bereziki. Besteak beste, bereak dira Linkon (1991) kontakizun laburra, Hautsaren kronika ipuin bilduma (1995) edo Matriuska (1995) hiru ipuineko bilduma. Hortaz gain, eleberrigintza eta Xabier Leteren biografia landu ditu; baita Kritika, Euskadi eta Irun sariak jaso ere, besteen artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.