Martxoaren 26an, Libe Muguruzaren doktore tesia irakurriko dute

"Sorkuntza Feminista: emakumeak Arte Eszenikoetan" du izena ikerketak, eta irakurketa saioa Eresbilen egoitzan egingo dute.

Libe Muguruza ikerlaria. Argazkia: Gipuzkoako Dantzagunea.

Datorren martxoaren 26an, larunbata, Libe Muguruzaren “Sorkuntza Feminista: emakumeak Arte Eszenikoetan” doktore-tesiaren irakurketa saioa antolatu du Gipuzkoako Dantzaguneak. Bertan, emakumeek arte eszenikoetan betetzen dituzten rolen inguruko ikerketa aurkeztu eta hausnartuko dute.

Hitzordua Eresbil Euskal Musikaren Artxibategiaren egoitzan izango da, goizeko 11:00etan. Izen-ematea irekia da, eta aurkezpenera joan ahal izateko idatzi posta elektroniko honetara (hemen sakatu).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.