Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke
Garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskaerak zabalik daude. Otsailaren 25a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Errenteriako Udaletxea. Irekita dago garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea. Deialdia otsailaren 25a arte egongo da zabalik. Laguntza horiek Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek edota Fundazioek eskatu ahal izango dituzte.
Udaletik adierazi dute jasotako eskaerak baloratzeko irizpideen gaineko informazioa hurrengo loturan jasota dagoela.
Eskariak hiru modutara aurkeztu daitezke: Zu arreta zerbitzuan aurrez aurre; postaz; edo internet bidez.
Eskaera orria hurrengo loturan dago eskuragarri.
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek interneten aurkituko dute. Horrez gain, udaletik gehitu dute argibide gehiagorako interesdunak Kultur-aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen sailarekin harremanetan jar daitezkeela 943 44 95 96 telefonora deituta edo aniztasuna@errenteria.eus helbide elektronikora idatzita.
