2022/2/14

hikalaguna

Hikalagunen bila ari da Ttur-ttur, oiartzuarrak hika hitz egiten jartzeko

Udaberrirako iniziatiba berri bat antolatu du Ttur-tturrek, hitanoa indartzeko. Taldeak edota norbanakoak animatu dituzte, izena eman dezaten.

Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran

Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran, Gipuzkoako txapeldun

22 urtez azpikoen gomazko paletako txapelketa irabazi dute Txosteko pilotariek, Madalensoro bertan jokatutako finalean.

Haurren Irakurle Taldea martxan jarriko du bibliotekak

Hasiera batean, LH 5 eta 6 mailetako ikasleak izango dira hilero liburu bat irakurriko dutenak. Hilaren 24a baino lehen eman behar da izena.

Antxoko bilerako konpromisoak legez bermatzeko eskatuko du EH Bilduk

Koalizioak Legebiltzarrean eskatuko du zubibide zaharraren berehalako eraistea eta Luzuriagarako inbertsioak formalki sina daitezen.

[Bideoa] AHTaren kontrako martxa, Aldaketaldiaren barruan

Lezotik abiatuta Oiartzunera egin zuten martxa, handik atzera Errenteria-Oreretara joateko. Bizikleta mugikortasuna ere izan dute aldarri.

ibilgailuak

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergak gaurtik ordaindu daitezke

Gaur hasi, eta apirilaren 4a arte, biak barne, ordaindu ahal izango dira zergak.

Mikel del Val

Kalebuelta eta kontzertuek herriko kaleak girotuko dituzte

Herri Arte Eskolako kideek kalebueltak eta kontzertuak antolatu dituzte otsailean eta martxoan kale presentzia handitu, herria girotu eta ikasleei ikasketa testuinguru bat eskaintzeko.

Mikel del Val

'Txomin aurrera bolie' liburua aurkeztuko dute ostiralean Gaztañon

Jokin Urain idazleak bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean Gaztañoko lokalean, 19:00etan.

Mikel del Val

Palenciak Berpiztu programako laguntzak nabarmendu ditu

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailetik jasotako diru laguntzak udalerriko garapen ekonomikoa sustatzeko "berebizikoak" izango direla eutsi du sozialisten bozeramileak.

Mikel del Val
oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-02-14)

Hamalau partida jokatu dituzte asteburuan, txapelketetako lehenengo fasetakoak, eta horietako bederatzietan oiartzuarrak nagusitu dira.

OzZinemak 'El poder del perro' filma proiektatuko du bihar

Oscar sarietan faborito nagusienetakoa den film batekin dator OzZinema. Jonny Greenwood musikariari eskainitako zikloko bigarren pelikula da honakoa, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.

Mikel del Val
Errenteriako Udaletxea.

Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke

Garapen bidean dauden herrialdeetarako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko eskaerak zabalik daude. Otsailaren 25a da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Mikel del Val
ura eta estolderiaren tasa oiartzun 2022

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar

Otsailaren 15etik apirilaren 19ra bitartekoa izango da tasa hori ordaintzeko epea. Helbideratuta dutenei martxoaren 15ean kobratuko diete.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-02-14)

Touringeko mutilek lidergoan jarraitzen dute garaipen borobila lortu ondoren (0-3). Ereintzako bi talde nagusiek ere euren partidak irabazi zituzten.

Mikel del Val
Gehiago