Hikalagunen bila ari da Ttur-ttur, oiartzuarrak hika hitz egiten jartzeko
Udaberrirako iniziatiba berri bat antolatu du Ttur-tturrek, hitanoa indartzeko. Taldeak edota norbanakoak animatu dituzte, izena eman dezaten.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hikalaguna antolatu du udaberrirako, hikaren transmisioaren eteteak kezkatuta. Orain arte beste hainbat iniziatiba antolatu ditu euskara elkarteak: Hikaldia, ikastaroak…
Azaldu dutenez, Hikalaguna “herritarren mingainak hika dantzan jartzeko” egitasmoa da. Azaldu dutenez, ohitura falta eta ezjakintasuna dira, Ttur-tturren arabera, oztopo handienak. Horregatik, hika parktikatzeko guneak sortuko dituzte.
Hika egiten dakitenek ingurukoei eredua emango diotela adierazi dute, eta ez dakitenak entzunez eta akatsak eginez ikasiko dutela adierazi dute.
Martxoaren 21etik ekainaren 21era iraungo du Hikalaguna iniziatibak. Izena bakarka edo taldeka eman daiteke. Taldeka emanez gero, norberaren taldearekin adostu beharko da eguna, ordua eta tokia. Bakarka emanez gero, Ttu-tturrek antolatuko du taldea. Komeni da talde bakoitzean hikalaguntzaile bat egotea.
Laguntzeko, liburuxka bat kaleratu dute. Edonora eramateko modukoa izango da, eta sortzen diren zalantzak edo hika hitz egiten hasteko laguntza “ezin hobea” izan daitekeela uste dute.
Izena emateko,
Eskuorria bete eta Ttur-tturen egoitzan (Fermiñene etxea; Aialde kalea 2, 2. solairua) entregatu edo Hikalagun buzoietan utz daiteke. Toki honetan egongo dira buzoiak: Elorsoro Kiroldegian, Manuel Lekuona liburutegian eta Haurtzaro Ikastolan.
Online ere eman daiteke izena. Bakarka izena emango dutenek galdetegi hau bete beharko dute. Taldeka bat egingo dutenek, berriz, beste galdetegi hau.