Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran, Gipuzkoako txapeldun
22 urtez azpikoen gomazko paletako txapelketa irabazi dute Txosteko pilotariek, Madalensoro bertan jokatutako finalean.
Txost pilota elkarteak garaikurren apalategian toki bat egin behar du asteburuan lortu dutenarentzako. Izan ere, pasa den larunbat arratsaldean, Iker Larrarte eta Julen Zelaiaran Gipuzkoako txapeldun izan ziren.
22 urtez azpiko gomazko paletako finala izan zen. Aisa nagusitu ziren Larrarte eta Zelaiaran, 25-11 irabazita.