OzZinemak 'El poder del perro' filma proiektatuko du bihar
Oscar sarietan faborito nagusienetakoa den film batekin dator OzZinema. Jonny Greenwood musikariari eskainitako zikloko bigarren pelikula da honakoa, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.
OzZinemak Jonny Greenwood musikariari eskainitako zikloko bigarren filma proiektatuko du bihar: ‘El poder del perro’. Film hori Oscar sarietarako faborito nagusia da hamabi izendapenekin, Greenwooden partiturak barne, eta kiniela guztietan faborito nagusiena da sariak lortzeko.
Jane Campion zeelandaberritarrak zuzentzen du filma. Zuzendaria lehen lerrora itzuli da Veneziako Zinemaldian Zilarrezko Lehoia irabazi eta Oscar sarietan zuzendaritza onenaren sailean faborito izan ondoren. Greenwooden partiturek indar handia hartzen dute irudien gainean, eta musikak modu latzean gidatzen ditu pertsonaien suspense sentsazioa eta gogo aldarteak.
Phil Burbank karismaduna etxalde baten jabe da eta beldurra pizten du inguruan dituenengan, baita lilura ere. Anaiak bere emaztea eta horren semea ekartzen dizkionean, Philek sumindu egingo ditu, baina, azkenik, maitasuna izateko aukera sortuko zaio.
‘El poder del perro’ bihar ikusi ahal izango da Niessen zinema aretoetan 19:30ean. Sarrerak hiru bidetatik eskuratu ahal izango dira lau euroko prezioan: sarrerak.errenteria.eus webgunean, Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturguneko leihatilan saioa baino ordu bete lehenago.
Jonny Greenwooden inguruko zikloa martxoaren 15ean itxiko da Lynne Ramsay zuzendariaren ‘En realidad nunca estuve aquí’ filmarekin.