Palenciak Berpiztu programako laguntzak nabarmendu ditu
Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailetik jasotako diru laguntzak udalerriko garapen ekonomikoa sustatzeko "berebizikoak" izango direla eutsi du sozialisten bozeramileak.
Isaac Palencia, Errenteria-Oreretako PSE-EEko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak abiatutako Berpiztu programako laguntzak nabarmendu nahi izan ditu. Laguntza horiek Errenteriako “garapen ekonomikoa sustatzen” lagunduko dutela azpimarratu du Palenciak, eta Oarsoaldeak jasotako sei milioi euroak “berebizikoak” izango direla “gure herriko etorkizunerako”.
Laguntza horiek Oarsoaldeako lan munduan txertatzeko direla eutsi du bozeramaileak. Txertatze programa horri esker, azken hilabeteetan “Oarsoaldean langabeak kontratatzeko laguntzak atera” dituztela eutsi du Palenciak, eta abiatutako laguntza horiek “finkatzeko” lanean jarraituko dutela zehaztu du, udalerriko “garapen ekonomikoa, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna” sustatzeko.