Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergak gaurtik ordaindu daitezke
Gaur hasi, eta apirilaren 4a arte, biak barne, ordaindu ahal izango dira zergak.
Gaur hasi, eta apirilaren 4a arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2022ko ekitaldiko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergak. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.
Udaletik zehaztu dute ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, euren ordainketak Udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan edo webgunearen bidez egin ditzaketela.
Horrez gain, adierazi dute, Lurralde Historikoko Zergabilketa Erreglamenduaren arabera, adierazitako epe hori (apirilak 4) bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaiola, eta besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko direla.