'Amari' dokumentalaren proiekzioa atzeratu dute
Antxoko Txirrita AEK-k antolaturiko saioa geroratzea erabaki dute antolatzaileek. Data berririk ez dute eman oraindik.
Antxoko Txirrita AEK-k Korrika kulturala antolatu du, eta horren baitan Amari dokumentala ematea aurreikusi zuten, datorren ostegunean. Aipatu ez dituzten arrazoiengatik, ordea, doako saioa geroratzea erabaki dute.
Hori horrela, Iosu del Moral euskaltegiko ikasle ohiak zuzenduriko lana aurrerago eskainiko dute, Txirrita AEKren egoitzan bertan. Xehetasunak publiko egiten dituztenean emango du horien berri HITZAk.
