
Oiartzungo Feministen Asanbladak batzarra deitu du hilaren 21erako, Munanierren. Emakumearen Egunari azken zertzeladak emango dizkiote.

Kreditu Ofizialeko Institutuko presidentearekin bildu da alkatea. Jabeekin erosketa adosteko kudeaketak "erritmo onean" doazela adierazi du.

San Pedroko Velasco eremuko 39 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa hileko azken asteazkenean egingo dute, Juanba Berasategin.

Oiartzungo labaderoan pasa den udaran egindako mosaikoaren 'making of'-a zabaldu du Alaiartek bere sare sozialen bitartez.

Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengo proiekzioa Donibanen eskainiko dute. Mozorrotuta bertaratzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek.

Ezohiko plenoa egin dute gaur goizean, gizarte larrialdietarako laguntzak puntu bakarra izanda. Kopurua adostu dute.

Markos eta Bereziartuak aisa irabazi dute beraien partida, eta Arizmendi eta Arbelaitzek ere beraien garaipena eroso lortu dute.

Galtzarabordakoa eta Gabierrotakoa egin dituzte jada, eta datorren egunetan izango dira gainontzeko sei erretiratuen elkarteetako batzarrak. Hurrengoa ostiralean, hilak 18, izango da Kaputxinoetako San Jose elkartean.

Erabiltzaileek egindako lanen erakusketa zabalik dago jada Xenpelar Etxean, eta otsailaren 26ra arte ikusi ahal izango dira.

Oiartzungo osasun etxeak jakinarazi duenez, aste honetako ordutegia 08:00etatik 17:00etara bitartekoa izango da.

Aitor Mitxelena Rubio zuzendariaren gidaritzapean, Errenteriako Musika Bandakoek 'Inauterietako Atarian' kontzertua eskainiko dute larunbatean Koldo Mitxelenako jolastoki estalian, 12:30ean.

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariari ez diote Omango Tourreko maillot urrekara kendu azkeneko etapan. Oroitzapen ona ekarriko du Arabiar penintsulatik.

Antxoko Txirrita AEK-k antolaturiko saioa geroratzea erabaki dute antolatzaileek. Data berririk ez dute eman oraindik.