'Putzu haundira' proiektuaren bideoa, ikusgai

Oiartzungo labaderoan pasa den udaran egindako mosaikoaren 'making of'-a zabaldu du Alaiartek bere sare sozialen bitartez.

putzu haundira bideoa Raul Mihaik zuzendu eta muntatu du bideoa.

Alaia Gaztelumendi Alaiart-ek —Onintza Etxebeste eta Idoia Beratarbideren laguntza izan zuen— diseinatutako Putzu haundira mosaikoaren making of-a sarera igo dute. Alaiarten Facebook orrialdean edo Instagrameko kontuan ikus daiteke bideo hori.

Pasa den udaran, Kulturabirusaren barruan, herriko emakumeek auzolanean osatu zuten mosaikoa. Labaderoaren aspaldi zuen erabilera islatu zuten mosaikoan, aldi berean espazioa bera biziberrituz eta garbiketan aritzen ziren emakumeei aitortza eginez.

Prozesua nola egin zen islatu dute bideo horretan. Raul Mihai, Josu Goñi, Heidi Otaduy eta Ekhi Hontecillas izan dira irudiak hartu dituztenak. Mihai berak muntatu du bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.