Peio Goikoetxea, basamortuko borrokalariena

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariari ez diote Omango Tourreko maillot urrekara kendu azkeneko etapan. Oroitzapen ona ekarriko du Arabiar penintsulatik.

peio goikoetxea omango tourra Lehiakorrenaren maillot urrekara lortu du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.

Gaur bukatu da Omango Tourra, UCI Pro Serieseko lehiaketa. Al Mouj Maskat eta Matrah erlaitzaren arteko etapa izan da, 132 kilometrokoa.

Etaparen profila laua izanik, aurreikusita zegoen esprintarekin bukatzea, eta hala izan da. UAEko Fernando Gaviria kolonbiarra izan da onena, eta, horrekin batera, puntuen sailkapena poltsikoratu du. Intermarche-Wantyko Jan Hirtek, berriz, eraman du sailkapen nagusia.

peio goikoetxea omango tourra

Anthon Charmig (gazte onena), Peio Goikoetxea (lehiakorrena), Jan Hirt (sailkapen orokorreko irabazlea) eta Fernando Gaviria (puntuak).

Hala ere, beste maillotak nork eramango zituen zegoen jokoan. Peio Goikoetxea Errenteria-Oreretan bizi den Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak lehiakorrenaren maillot urrekara jantzi du lehenengo etapatik. Gaur ezin izan du ihesaldia hartu, bai, ordea, Antonio Angulo taldekideak.

Etapan zehar bederatzi puntu pilatu ditu kantabriarrak, baina ez dira nahikoa izan Goikoetxea taldekidearen maillota janzteko. Ermuan jaiotako txirrindulariaren jarraitzaileek lasaitu ederra hartu dute etapa bukatzerakoan.

Goikoetxea, beraz, azkeneko podiumera igo da. Oroitzapen onak eta gorputzeko beroaldia ez ezik, maillota ere ekarriko du basamortutik, borrokalariarena izateagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.