Garaguneko erabiltzaileen eskulanak, Xenpelar Etxean ikusgai
Erabiltzaileek egindako lanen erakusketa zabalik dago jada Xenpelar Etxean, eta otsailaren 26ra arte ikusi ahal izango dira.
Garaguneko erabiltzaileak eskulanak egiten. Errenteriako eta Irungo Garaguneetako erabiltzaileek egindako margolan eta artisau lanen erakusketa zabalik dago Xenpelar Etxean. Lan horiek otsailaren 26ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.
Garagune gizarte intereseko fundazioa da, pribatua eta irabazi asmorik gabeako. Adimen ezgaitasuna duten pertsonei euren erronka eta helburuak lortzen laguntzea da euren egitekoa, erabakitzeko gaitasuna izan dezaten eta euren bizitzetako protagonista izan daitezen. Erabiltzaile bakoitzak bere gustuen eta interesen araberako jarduerak egiteko aukera du, bere bizitza estilo eta lehentasunekin bat eginez.
