'Stardog eta Turbocat' filma, larunbatean Juanba Berasategin
Pasaiako Zinema Txikiaren hurrengo proiekzioa Donibanen eskainiko dute. Mozorrotuta bertaratzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek.
Datorren larunbatean, hilak 19, Pasaiako Zinema Txikiaren baitako hurrengo proiekzioa eskainiko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Stardog eta Turbocat filma 17:30ean hasiko da, eta betiko legez, Trintxerpe nahiz San Pedrotik bertaratu nahi dutenek doako motora zerbitzua erabili ahal izango dute (17:00etan aterako da lehen barrutiko kaitik).
Inauteriak heltzear diren honetan, ohar berezia egin diete arduradunek haurrei: “Mozorrotuta etorri!”. Sarrerak doakoak diren arren, egungo egoera epidemiologikoagatik ezinbestean eskuratu beharko dira aurretik. Honako esteka honen bidez erreserba daitezke.
