Osasun publikoaren alde elkartuko dira gaur Antxoko anbulatorioan

Hiru aldarri izango dituzte: osasun publikoa indartzea, lehen arreta sendotzea eta barrutian behin betiko osasun zentroa sortzea.

Antxoko anbulatorioaren aurrean egindako elkarretaratze baten artxiboko irudia.

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat udalerritan mobilizazioak deitu dituzte osasun publikoaren alde, horien artean, Pasaian. Gaurkoan, Antxoko anbulatorioaren aurrean egingo dute bat, 13:00etan.

Osasun zentroaren kanpoaldean egingo duten elkarretaratzera hiru aldarri nagusi eramango dituzte:

  • Lehen arreta indartzea.
  • Osasun publikoa sendotzea.
  • Antxoko anbulatorioa berritu eta behin behitiko azpiegitura sortzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.