Ihote giroa sumatzen da Oiartzunen
Ezohiko ihoteak izango dira aurtengoak. Ohi baino ekitaldi gutxiago egongo dira, baina festa giro sumatu, sumatuko da.
Bihar hasiko dira ihoteak. Ezohikoak izango dira aurtengoak. Intxixu, basandere eta sorginak ez dira bihar arratsaldean plazara jaitsiko, baina herrian zehar ibiliko dira.
Gogotsu daude oiartzuarrak, edo haietako batzuk, behintzat. Herriko hainbat txoko apainduta daude, ihoteetako pertsonaien zain.
Antolakuntzak, egoera pandemikoa dela eta, ekitaldiak murriztea erabaki du. Modu horretan, auzoetako kuestazioak bakarrik egingo dituzte, larunbat goizean. Modu horretan, festa deszentralizatu egiten da, eta jende pilaketak saihestuko dira. Gero, auzo batzuetan bazkariak egingo dituzte.
Ostiraletako sua ez da piztuko, eta igande arratseko ekitaldia ezta ere ez da egingo. Hala ere, intxixu, sorgin eta basandereak herriko txokoetan ibiliko direla iragarri dute. Non? Zuk zeuk bilatu eta haien presentziarekin gozatu.