Gaur, Lezo Mendi Film

Iker Karrera goi mailako mendi lasterkari amezketarra izango du ardatz Gezalan 19:30ean hasiko den jarduerak.

Unai Ugartemendia liburuaren egilea, eta Iker Karrera.

Leoz-Jaizkibel mendiko lasterketa igandean da. Horri lotuta, probaren antolatzaileek izaera sakonagoa eman ohi diote lasterketari, betiere kirol horretan oinarritutako egitaraua osatuz. Horren adibide da Lezo Mendi Film iniziatiba. Gaur izango da horren barruko saioa, 19:30ean hasita Gezala Auditoriumean. Sarrera doan da, baina gonbidapena eskuratu behar da.

Bi zatitan, Iker Karrera goi mailako mendiko lasterkaria izango du ardatz gaurko saioak. Lehenik eta behin, Unai Ugartemendia kazetariak Karreraren ibilbidearen gainean egin duen liburuaren gaineko azalpenak emango ditu, Iker Karrera, mendia ipar. Ugartemendiaz gain, Karrera bera ere izango da gaur Gezalan.

Horren ondoren, Karreraren gaineko dokumentala ikusteko aukera izango da, Iker. Mendia. Etxea. izenburukoa. Solasaldirako tartea ere zabalduko dute jardueran.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.