Preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkartasun arratsa, martxoaren 4an
Liburu baten aurkezpena, erbesteari buruzko hitzaldia eta mokadutxoa egingo dituzte, Etxeratek eta Pakito Arriaran Fundazioak antolatuta.
Etxeratek eta Pakito Arriaran Fundazioak preso, iheslari eta deportatuei buruzko ekitaldiak egingo dituzte martxoaren 4an (ostirala). 18:30etik aurrera izango dira ekitaldiak, Landare elkartean.
Arantza Eziolazak Órale, compadre… ¡Nos vemos en Iparralde! liburua aurkeztuko du lehendabizi. Ondoren, hitzaldiaren txanda izango da. Erbestea, deportazioa: gaitzik txikiena? galderari erantzuten saiatuko dira Mikel Korta eta Xabier Perez Susperregi iheslari ohiak.
20:00etan ostiraleroko zitarekin bat egingo dute: karteladarekin. Bukatzen denean, Landarera bueltatuko dira, Mexikoko zaporea izango duten mokadutxoak jatera.
Elkartasunezko afari-merienda horretarako txartelak salgai jarriko dituzte, asteburutik aurrera, Sindikato, Arkaitza eta Landare tabernetan. 10 euro balio ditu txartel bakoitzak, eta jasotako dirua preso, iheslari eta deportatuen sostengurako joango dela iragarri dute.