Datorren otsailaren 28an, gazteenen sexualitatearen inguruko saioa
Hitzaldia Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publikoak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta.
Hitzaldidaren aurkezpen-kartela. Datorren otsailaren 28an, astelehena, Oiartzungo Udalak eta Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren haur eta nerabeen auzien trataerarako sare publikoak hitzaldi bat eskainiko dute; “Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin” izenpean. Honakoa, arratsaldeko 17:00etan izango da, udaletxeko Pleno Aretoan. Hala, Nerea Lores trebatzaileak gidatuko du gurasoekin solasaldia, euskaraz.
Saio hau “Treba gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berriaren programaren baitakoa da.
