2022/2/18

koldo fernandez

Koldo Fernandez Etxarte OKEko presidentea hil da

1978-79 denboraldian sartu zen Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritzan. 11 denboraldi zeramatzan presidente karguan, eta gaur hil da, gaixotasun baten erruz.

[Erreportajea] Korrikaren unibertsoan murgiltzeko unitate didaktikoak

22. Korrika iristear da, eta aurtengoa ere unitate didaktiko berriekin dator ikastetxeetara. Iñaki Zapirain oreretarra da unitate horien sortzailea, eta haien gaineko xehetasunak eman ditu.

Mikel del Val
Errenteriako Udaletxea.

Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura, asteartean

Bederatzi puntuz osatutako bilkura telematikoa izango da, eta publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Mikel del Val
hikalaguna erreportajea

Udaberri honetan toka eta noka loratuko dira Oiartzunen

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hikalaguna dinamika egingo du udaberrian. Izena emateko epea zabalik da, eta taldeka edo banaka bat egin daiteke. Hika aritzeko konpromisoa eskatu dute, data zehatz batzuetan.

Lezon Inauteriak bai, baina jende pilaketarik gabe

Inauteriak hasteko eta bukatzeko plazan egiten diren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Ostiraloria da egunik indartsuena.

JOSU ELBERDIN. KONPOSITOREA ETA MUSIKA IRAKASLEA.

[Elkarrizketa] “Ohorea da munduko abesbatza onenek zure musika abestea”

Antxon bizi, Trintxerpen lan egin, eta Donibanen erakutsitako sanpedrotarra da Josu Elberdin. Pasaia Musikaleko irakaslea, abesbatzen zuzendaria, organista eta konpositorea da.

IBON INTXAURRANDIETA. LEZO-JAIZKIBEL MENDIKO LASTERKETAREN ANTOLTZAILEA

[Elkarrizketa] "Gure helburua ez da soilik lasterketa bat egitea"

Lezo-Jaizkibelen antolatzailea gustura dago lezoarren nahiz emakumeen parte hartzea oso nabarmen hazi egin delako 2014ko lehen ediziotik. Zalantzak izan arren, lasterketarekin aurrera egitea erabaki dute.

oiartzun ke

Oiartzungo taldeen asteburuko partidak (2022-02-18)

Oiartzungo mutilen talde nagusiak Touring liderraren zelaia bisitatuko du. Nesken taldeak, berriz, Racing Bren kontra neurtuko ditu indarrak, Ugaldetxon.

esku pilota

Asteburuko pilota partidak (2022-02-18)

Oiarpeko pilotariek hamahiru partida jokatuko dituzte asteburuan, horietako bost etxean. Txostekoek, hiru Madalensoron.

Leslie Feinberg

‘Marimutil baten bluesa’ liburua, hizpide

Oiartzungo Irakurketa Taldeak hileroko hitzordua egingo du datorren asteartean. Leslie Feinbergen liburuari buruz arituko dira.

Ostalaritza eta merkataritza arloan ezinegona adierazi du PSE-EEk

Duela urtebete inguru onartu zen arloko plan estrategikoan aurrerapausuak ez direla eman adierazi dute. Seriotasuna eskatu diote alkateari.

Lezoko EH Bildu: "Herriaren ura Añarberi eman nahi dio gobernu taldeak"

Jaizkibelgo urak herriak kudeatzen jarraitu behar duela uste du koalizioak, "altxor handia du Lezok, pribilegio handia",

Udalak eta Laurak Batek elkarrekin aztertuko dituzte topoaren obrak

Lehentasuntzat obren balizko albokalteak gutxitzea jo dute, baita herritarrek uneoro informazioa edukitzea ere.

Lezoko gobernu taldeak herriko ur guztiak Añarbek kudeatzea nahi du

Orain arte herriko uren %70 kudeatu du mankomunitate horrek. Gainontzeko %30 udalak kudeatzen du, Jaizkibelgo urekin.

Urteko bigarren ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean

Arratsaldean udaletxean bilduko dira, eta bereziki barne-antolaketa eta ogasunari dagozkien auziak landuko dituzte.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-18)

Touring eta Oiartzunen arteko derbia izango da asteburuko lehia garrantzitsuenetakoa. Ereintzako bi talde nagusiek bolada onari eusten saiatuko dira. Ostikok lehia garrantzitsua du gaur azken postuan den Zarautzen aurka.

Mikel del Val

Datorren otsailaren 28an, gazteenen sexualitatearen inguruko saioa

Hitzaldia Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publikoak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta.

Gehiago