2022/2/18

Datorren astean, 'Kantu astea' antolatu dute Trintxerpen

Arratsaldero emanaldiak egongo dira, eta artean soprano, piano-jole zein musikari ezberdinen obrak entzun ahalko dira.

Martxan da 'Motxian Eby' bideo-erronka lehiaketa

Oarsoaldeako Euskara Batzordeak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat antolatu du egitasmoa. Kai Nakai abeslariak proposatuko ditu erronkak.

Inauterietako egitaraua aurkeztu dute

Gaurtik hasita eta martxoaren 1eko sardinaren ehorzketa bitarte, ekintza eta jarduera ugari antolatu dira herrian Inauteriez disfrutatzeko.

Mikel del Val

OzZinemak Altsasuko dokumentala proiektatuko du asteartean

Dokumentalak Altsasu auziaren tratamendu mediatikoa eta euskal gatazkarekin duen harremana azaltzen ditu. Horrez gain, Amets Arzallus zuzendariak egingo den solasaldian hartuko du parte.

Mikel del Val
Joxean Sánchez PSE-EEko bozeramailea Berpiztu programa aurkezten

PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu udalean

Lehenak, kolektibo zaurgarriek pairatzen duten arrakala digitala ebaztearekin du zerikusia. Bigarrenak, ordea, emakumezkoen haurdunaldiarekin.

Tomas Garbizuko ikasleen ganbera musika kontzertua, larunbatean

Biolin eta saxofoi ikasleek girotuko dute arratsaldea. Emanaldia 17:00etan hasiko da, eta musika eskolan bertan da.

Lezoko Udala: "Prest azaldu gara konponbide ildoak bideratzeko"

Lezoko kirol guneetako langileen kezken harira, Lezoko Udalak iritzia eman du. Langileen eta enpresa kudeatzailearen arteko gatazka dela esan du, eta pandemiaren eragina nabarmena izaten ari dela.

Gehiago