Martxan da 'Motxian Eby' bideo-erronka lehiaketa
Oarsoaldeako Euskara Batzordeak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat antolatu du egitasmoa. Kai Nakai abeslariak proposatuko ditu erronkak.
'Motxian ebay' egitasmoaren aurtengo kartela. Bueltan da, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, “Motxian eby” lehiaketa. 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta, parte-hartzaileek bi bideo-erronkari egin beharko diote aurre. Aurten, Kai Nakai abeslariak proposatuko ditu abesti batekin koreografia asmatzeko tankerako erronkak.
Lehenengo erronka joan den asteazkenean, hilaren 16an, argitaratu zen egitasmoaren webgunean, eta parte hartzeko epea zabalik egongo da datorren martxoaren 1era arte. Bigarren erronkan parte hartzeko epea hurrengo egunean, martxoaren 2an, hasiko da, eta martxoaren 15 arte egongo da zabalik aukera. Bideoek, gehienez ere, bi minutuko luzera eduki beharko dute, eta web atarian bertan eskegi beharko dituzte gazteek.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak dei egin die eskualdeko gazteei parte-hartzera. Hala nola, bideo onenek sari ezberdinak jasoko dituztela ohartarazi dute batzordetik: erronka bakoitzeko bideo irabazleek 1500 eurona jasoko dituzte ordainetan, eta bi erronkak bukatzean, bideo onenak 200 euroko saria jasoko du. Hortaz gain, herriz herriko bideo onenek 50 euroko saria jasoko dute ere.
