Tomas Garbizuko ikasleen ganbera musika kontzertua, larunbatean
Biolin eta saxofoi ikasleek girotuko dute arratsaldea. Emanaldia 17:00etan hasiko da, eta musika eskolan bertan da.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleek ganbera kontzertua egingo dute larunbatean (hilaren 19an). 17:00etan hasiko da emanaldia, musika eskolan bertan.
Biolin eta saxofoi ikasleek hainbat pieza joko dituzte, bakarka eta binaka. Honakoak dira ikasleak: Ioannes Sagarzazu (biolina), Irene Sagarzazu (biolina), David Bergman (biolina), Miriam Hamela (biolina), Paul Muñoz (saxofoia), Ane Espina (biolina). Esther Barandiaran izango dute pianoan lagun ikasle horiek guztiek.
Musikari gazteen irakasleak Raffaela Acella, Julen Izarra eta Tatiana Samoil dira.
