Datorren astean, 'Kantu astea' antolatu dute Trintxerpen
Arratsaldero emanaldiak egongo dira, eta artean soprano, piano-jole zein musikari ezberdinen obrak entzun ahalko dira.
Arratsaldero, emanaldietaz gozatzeko aukera egongo da Trintxerpeko alkateordetzan. Pasaia Musikal eta Pasaiako Udalak kantu astea antolatu dute, datorren otsailaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera. Emanaldi ezberdinak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, azken egunekoa izan ezik. Berau arratsaldeko 19:30ean hasiko da.
Emanaldiak Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian izango dira, eta gonbidapen bidez sartu beharko bada ere, doan erreserbatu daitezke esteka honetan.
Egitarau osoa, ordea, eskuragarri dago hemen.
