Datorren otsailaren 28an, gazteenen sexualitatearen inguruko saioa

Hitzaldia Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publikoak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta.

Hitzaldidaren aurkezpen-kartela.

Datorren otsailaren 28an, astelehena, Oiartzungo Udalak eta Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren haur eta nerabeen auzien trataerarako sare publikoak hitzaldi bat eskainiko dute; “Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin” izenpean. Honakoa, arratsaldeko 17:00etan izango da, udaletxeko Pleno Aretoan. Hala, Nerea Lores trebatzaileak gidatuko du gurasoekin solasaldia, euskaraz.

Saio hau “Treba gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berriaren programaren baitakoa da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.