Urteko bigarren ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean

Arratsaldean udaletxean bilduko dira, eta bereziki barne-antolaketa eta ogasunari dagozkien auziak landuko dituzte.

Arratsaldeko 18:00etan bilduko dira udaletxean.

Datorren asteartean, otsailaren 22an, Pasaiako  Udalak urteko bigarren Ohiko Udalbatzarra egingo du. Hartara, saioan zehar gai ezberdinak jorratuko dituzte, batez ere barne-antolakuntza  eta pertsonalari zein ogasunari dagozkienak. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan finkatu dute, udaletxean.

Jarraian, hurrenez hurren jorratuko diren gaien zerrenda:

1.- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2022/96 zenbakitik 2022/287 zenbakira).

Barne-antolakuntza eta pertsonala

2.- 2022ko Lanpostuen Zerrenda eta Plantillak behin betiko onartzea.

3.- Langile baten bateragarritasuna onartzea.

Ogasuna

4.- 2021 urteko laugarren hiruhilekoko bataz besteko ordainketa-aldiaren inguruko txostenaren berri ematea.

5.- Zerga ordenantzen aldaketa onartzea, behin betiko.

6.- Galdera eta erregutarako tartea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.