Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Korrikaren unibertsoan murgiltzeko unitate didaktikoak

22. Korrika iristear da, eta aurtengoa ere unitate didaktiko berriekin dator ikastetxeetara. Iñaki Zapirain oreretarra da unitate horien sortzailea, eta haien gaineko xehetasunak eman ditu.

Iñaki Zapirain oreretarra da unitate didaktikoen egilea.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/18

Korrikaren 22. edizioa gainean da. Martxoaren 31n hasiko da Amurrion, eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian, egun horretan bertan (goizaldean) pasatuko delarik herritik. Korrikaren uhinak lantzeko helburuarekin, Korrikak berak eta Ikastolen Elkarteak AEKren egitasmorako unitate didaktikoak sortu dituzte. Horien egilea Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakaslea da. Argi mintzo da horiek sortzearen xedeaz: «Helburu nagusiak dira Korrika bera ezagutaraztea eta ikasleak Korrikaren unibertsoan murgiltzea. Horrez gain, Korrikatik harago euskararen erabilera sustatu nahi dugu, kasu honetan modu ludiko batean. Jarduera guztiak dira erakargarriak, eta helburua da ondo pasatuz euskaraz aritzea eta ikasleak Korrikaren giroan murgiltzea».

Unitateak adin tartearen arabera antolatu dituzte. Bost dira, eta adin tarte bakoitzari dagokion lanketa egiteko jarduerak aurki daitezke horietako bakoitzean. Ikasleek euren gaitasunei erantzungo dieten ariketak osatuko dituzte. Honako adinetarako sortu dituzte unitateak: HH eta Ama Eskolan lantzekoa; LHko lehen ziklokoa (6-8 urte); LHko bigarren ziklokoa (8-10 urte); LHko hirugarren ziklokoa (10-12 urte); eta DBH eta Batxilergokoa (12-18 urte).

22. Korrikako unitate didaktikoez gain, Zapirainek 21. ediziokoak osatu zituen. Egileak zehaztu du aurtengoen egitura beste urteetan erabilitakoaren «oso antzekoa» dela. Unitate horietan klasiko bihurtu diren jarduera asko aurki daitezke, hala nola, lekukoa eta petoa egitea. Baina berritasunak ere badaude, «asmoa baita zerbait berria eskaintzea. Jarduerak berregin edo berrasmatzea da gakoa».

Aurreko edizioan paperetik esparru digitalera egin zuten salto, eta aurten ere digitalean lantzeko hautua egin dutela eutsi du Zapirainek. Dena den, paperean ere landu daitezkeela zehaztu du, unitateetako artxiboak deskarga baitaitezke. Dagoeneko eskuragarri daude Korrikaren webgunean (korrika.eus).

Unitate didaktiko bakoitzean hamar jarduera aurkituko dituzte ikasleek. Korrikak irauten dituen bi asteetan egiteko pentsatuak badaude ere, horiek lantzeko «malgutasun osoa» dagoela nabarmendu du Zapirainek, ariketa asko «moldagarriak» direlako, eta «nahieran» erabil daitezkeelako.

Landuko diren jarduerak

HH eta LHko lehen zikloko unitateen oinarrian ipuinak daude. Ikasleek horien gaineko lanketa eta helarazten duten mezuaren gogoeta egingo dute.

Helduenentzako, esaterako, bingo musikatuaren jarduera da berritasunetako bat. Horrez gain, bi Kahoot ere sortu dituzte, azken edizioan «arrakastatsuak» izan baitziren. «Ikasleentzako digitalki egiten diren jolasak beti dira erakargarriak», nabarmendu du Zapirainek. «Aurten Korrikak Uhinak izeneko dokumentala egin du, eta bertatik abiatuta ikasleei eskatuko diegu elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren paperean jartzea, eta euren grabaketekin beraien uhinak izango dituen dokumental bat sortzea», azaldu du oreretarrak.

Unitate guztiak uztartzen dituen koreografia bat ere osatu dute gorputz perkusioa oinarri duena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.