Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lezoko gobernu taldeak herriko ur guztiak Añarbek kudeatzea nahi du

Orain arte herriko uren %70 kudeatu du mankomunitate horrek. Gainontzeko %30 udalak kudeatzen du, Jaizkibelgo urekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/02/18

Lezoko gobernu taldeak (EAJk eta PSE-EEk osatzen dute) herriko ur horniduraren %100a Añarbek kudeatzea nahi du. Orain arte, ur erakunde horrek herriko uren %70 kudeatzen du, eta asmoa da gainontzeko %30a ere hariei esleitzea. Añarbek kudeatzen ez zuen %30 hori Lezok Jaizkibelen dituen biltegietatik jasotzen du, eta batez ere industrialdeak, baserriak eta landa eremua hornitzen ditu. “Hitzarmen hau hornidura sare integrala hobetzeko lanean jarraitzeko lehen urratsa da”, esan du gobernu taldeak.

Proposamenaren hitzarmena onartzea udalbatzarrera eramango du gobernu taldeak. Hilaren 23ko 09:00etan izango da ezohiko osoko bilkura udaletxean. Gobernu taldeak gehiengoa duenez, ziurrenik aurrera aterako da Añarbek herriko urak %100ean kudeatzeko proposamena.

Gobernu taldeko kideek adierazi dutenez, hainbat abantaila izango ditu ur-horniduraren aldaketak horrek: “Zerbitzuaren kalitatea eta kantitatea hobetzea da helburua. Giza baliabideak eta baliabide teknikoak egunean 24 orduz ziurtatzea izango litzateke beste abantaila bat, urteko 365 egunetan”. Gainera, ura banatzeko sisteman ere aurreikusi dituzte aldaketak, udal gobernuaren proposamenean hala ageri denez. Horrez gain, ingurumen arrazoiak ere argudiatu ditu udalak aldaketa proposamenerako: udan herriko erreken emari minimoa bermatuko litzateke, “errekek ez dute flora eta fauna mantentzeko behar besteko emaririk”. Eta hornidura sistemak “osasun-araudi tekniko zorrotza” beteko lukeela uste du gobernu taldeak: “Erantzukizuna Añarberena izango da, ez Lezoko Udalarena”.

Proposatutako akordioaren arabera, goi-mailako ur hornidura sarean hobekuntzak egingo lituzke Añarbek, eta tartean industrialdeetarako nahiz landa eremurako ur hornidura bermatzeko biltegi berria egingo luke: horietarako inbertsioa 2.650.000 eurokoa litzateke. Gainera, behe-mailako sarean ere 587.000 euroko kostua duten lanak egingo lituzke Añarbek (zuntz zementuzko hodiak kendu, eta hirigunera Darietako biltegiko ura iritsiko dela bermatzea). Udalak horien %1,9 ordaindu beharko lituzke, Añarbeko Mankomunitateko kide delako, 61.513 euro denera.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.